Bideak baino askoz gehiago eraikitzen dugu

Bizikletarekiko zaletasuna partekatzen duen komunitatea gara, lurraldearen alde lan egiten duena eta gure kirolarentzat aukera berriak sortzen dituena.

GIMBEk Gipuzkoako mendiko bizikletaren inguruko txirrindulariak, klubak, profesionalak, enpresak eta bestelako eragileak elkartzen ditu.

Riderrak eta zaleak
Komunitatearen motorra dira. Esperientziak, ezagutza eta bizikletarekiko zaletasuna partekatzen ditugu.

Klubak eta elkarteak
Elkarlanean aritzen gara kolektiboaren interesak defendatzeko eta lurraldean proiektu berriak garatzeko.

Profesionalak eta enpresak
Mendiko bizikletaren garapena posible egiten duten eragileekin egiten dugu lan: gidariak, zentroak, markak eta sektoreko bestelako profesionalak.

Komunitatea

Pertsonak elkartzearen, ezagutza partekatzearen eta indarrak batzearen balioan sinesten dugu, proiektu kolektiboak bultzatzeko. Izan ere, Gipuzkoako mendiko bizikletaren etorkizuna ez da bakarrik eraikitzen, komunitate aktibo, anitz eta konprometitu baten bidez baizik.

GIMBEren indarra komunitatea osatzen duten pertsonengan dago. Klubak, elkarteak, erabiltzaileak, profesionalak eta enpresak. Guztiek mendiko bizikletarekiko zaletasuna eta lurraldearekiko konpromisoa partekatzen dituzte.

Etorkizuna eraikitzen duen komunitatea

Klubak eta
bazkideak

Egin bat GIMBErekin

MTBak konektatzen gaitu

Tokiko klubak, elkarteak eta kolektiboak funtsezkoak dira Gipuzkoako mendiko bizikletaren kulturan. Haien atzean jarduerak antolatzen, mendi-bideak zaintzen, esperientziak partekatzen eta gure herrietan mendiko bizikletarekiko zaletasuna bizirik mantentzen duten pertsonak daude.

Mendiko bizikletan ibiltzen zara edo klub/elkarte bateko kidea zara?

GIMBEn beste pertsona batzuekin harremanetan jartzeko, kezkak eta ideiak partekatzeko eta Gipuzkoako mendiko bizikletaren etorkizunari ekarpena egiten dioten proiektuetan parte hartzeko aukera izango duzu.

GIMBEn sare hori indartu eta elkarren arteko loturak sendotu nahi ditugu, ezagutza partekatzea erraztuz eta kolektiboari ahotsa emateko zein lankidetzarako aukera berriak sustatzeko espazio komun bat eskainiz.

Bat egiten duen klub, kolektibo eta pertsona bakoitzak komunitate sendoagoa eta konektatuagoa eraikitzen laguntzen du.

Babesleak

Babesletza epe luzerako harremanak eraikitzeko, balioak partekatzeko eta lurraldean eragin positiboa sortzeko aukera gisa ulertzen dugu.

Haien lankidetzak ekimen berriak sustatzeko, jarduerak antolatzeko, ezagutza sortzeko eta Gipuzkoako mendiko bizikletaren etorkizunaren alde lan egiten duen komunitatea indartzeko aukera ematen digu.

Lurraldearekin partekatutako konpromisoa

Mendiko bizikletaren garapena haren kirol-, gizarte- eta lurralde-potentzialean sinesten duten enpresa eta erakundeen inplikazioari esker ere gauzatzen da.

Maila beltza

Bidea egiten duen konpromisoa
GIMBErekin aliantza estrategikoa osatzen duten enpresa eta erakundeak, elkartearen proiektuen garapenean eta Gipuzkoako mendiko bizikletaren sustapenean ekarpen nabarmena egiten dutenak.

Bazkide estrategikoak

GIMBErekin elkarlanean aritzen diren enpresak eta erakundeak Gipuzkoan mendiko bizikletaren garapen arduratsua eta partekatua sustatzen duen komunitatearen parte dira.

GURE BABESLEAK

Maila gorria

Urrunago iristeko bultzada
GIMBEren ekimenak aktiboki babesten dituzten eta MTB komunitatearentzat jarduera, proiektu eta aukera berriak gauzatzen laguntzen duten enpresak.

Bazkide nagusiak

Maila urdina

Indarrak batuz, aukera berriak zabalduz
Gure lana babesten duten eta mendiko bizikletarekin, komunitatearekin eta lurraldearekin lotutako ekimenak garatzen laguntzen duten enpresa eta erakundeak.

Erakunde babesleak

Maila berdea

Ekarpen orok balio du
GIMBEren proiektuarekin bat egiten duten eta hazten, partekatzen eta eraikitzen jarraitu nahi duen komunitatea indartzen laguntzen duten enpresa eta erakundeak.

Erakunde laguntzaileak

Bidea egiteko hamaika modu daude

GIMBErekin elkarlanean aritu nahi duzu?

Elkarrekin urrunago helduko gara

Erakunde bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako lankidetza-modalitateak eskaintzen ditugu, gure proiektuei zein bidelagun ditugun erakundeei balioa emango dieten aliantzak sortzeko.

Gure ikuspegia partekatzen duten eta Gipuzkoako mendiko bizikletaren garapenean inplikatu nahi duten enpresak eta erakundeak bilatzen ditugu.

Parte hartu proiektuetan

Mendi-bideekin, prestakuntzarekin, ekitaldiekin eta lurraldearekin lotutako ekimenetan lagundu.

Eta gainera...

Etorri jardueretara

Prestakuntzak, irteerak, topaketak eta jardunaldiak, ikasten eta esperientziak partekatzen jarraitzeko.

Partekatu zure esperientzia

Zure ezagutzak eta bizipenek komunitate sendoagoa eraikitzen laguntzen dute.

Buletina

Harpidetu gure buletinera eta jaso GIMBEren azken berriak.

MTBa ulertzeko dugun moduarekin bat egiten baduzu, ongietorria zara

Egin bat GIMBErekin eta parte hartu mendi-bideak hobetzeko, guztion interesak ordezkatzeko eta mendiko bizikletarentzat aukera berriak sortzeko lan egiten duen komunitatean.

gimbe@gimbe.bike

© 2026. All rights reserved.